Laguntzaren deskripzio orokorra

Eskaera eta Dokumentazioa

Aurkezteko epea

2011eko apirilaren 5tik maiatzaren 4era, biak barne.

Beharrezko dokumentazioa

Eskaerarekin batera beste fitxategi batzuk ere aurkeztu ahal izango dira. Fitxategien gehieneko tamaina 3 MBkoa izango da eta PDF (Portable Document Format) formatuan egon behar dute.

Programa exekutatzeko Javaren Makina Birtualaren 1.5 bertsioa edo handiagoa eduki behar da PCan instalatuta, programa erabiltzeko jarraibideetan adierazten den bezala.

Dokumentazio guztia Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren erregistro elektronikoaren aurrean aurkeztuko da sinadura elektronikoaren bitartez. Erakunde eskatzailearen izenean eskaera aurkezten duen pertsonak bere erabiltzaile-ziurtagiri digitalarekin sinatu behar du. Ziurtagiriak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak onartutako ziurtagiri-zerbitzuen egile batek egindakoa izan behar du.

  1. Laguntza-eskaera eta galdetegia
  2. Jarduketa-planaren txosten teknikoa eta ekonomikoa
  3. Herri Administrazioei eskatutako edo haietatik jasotako laguntzen deklarazio arduratsua
  4. Eskatzailea hirugarrenekin lotzeko adierazpena
  5. Eskaera-sinatzailearen ordezkaritza-ahalmena
  6. Sarea eratzeko eskritura

Laguntza-eskaera eta galdetegia

Eskaera eta galdetegia betetzeko eta haien bidalketa telematikoa egiteko behera karga daitekeen aplikazio informatikoa.

Jarduketa-planaren txosten teknikoa eta ekonomikoa

Erakunde eskatzaileak bere Txostena egiteko orduan kontuan izan behar duen eta garatu behar duen eduki-gida [es] emango da. Behin Txostena amaitutakoan fitxategi erantsi gisa bidali beharko da gainerako dokumentazioarekin batera.

Deialdiko testuan adierazitako helburu eta irizpideen arabera jarduketa-plana baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren alderdiak jaso behar ditu txostenak.

Ematen den indizea estandarra da eta, horregatik, ezin ditu aintzat hartu eta ezin die osotasunean erantzun jarduketa-plan bakoitzaren berezko ezaugarriei. Horregatik, planaren norainokoa eta benetako dimentsioa behar bezala ezagutzeko behar den kasuetan, eskatzaileak horretarako behar diren datu eta informazio guztiak eman beharko ditu.

  Txosten teknikoa eta ekonomikoa egiteko gida [es]

Herri Administrazioei eskatutako edo haietatik jasotako laguntzen deklarazio arduratsua

Beste laguntza batzuen deklarazioa ere bete eta fitxategi erantsi gisa igorri beharko da. Aipaturiko laguntzak jaso eta eskatu ez direnean, dagozkien ataletan jakinarazi beharko da zenbatekoari dagokion zutabean “0 euro” jarrita.

 Beste laguntza batzuen deklaraziorako eredua [es]

Eskatzailea hirugarrenekin lotzeko adierazpena

Txosten teknikoan aipatutako plan estrategikoa egiteko kontratutako erakundeekin loturarik ez duela egiaztatu beharko du erakunde onuradunak.

Eskaera-sinatzailearen ordezkaritza-ahalmena

Sinatzailearen ahalmena egiaztatu beharko da. Dokumentu hau ez da aurkeztu beharrik izango, baldin eta Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren eskutan badago. Kasu horretan, bere garaian jakinarazi zitzaizun espedientearen zenbakia adierazi beharko duzu eskaeran. Alabaina, zenbaki hori dagokion prozedura amaitu zen urtetik, bost urte baino gutxiago igaro behar dira.

Sarea eratzeko eskritura

Hirugarrenen aurrean, sarea badela ezagutarazi nahi da dokumentu hauek ekarrita.

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI