Hasiera - Programak, diru-laguntzak eta laguntzak - InnoEmpresa - InnoEmpresa - Enpresa Txiki eta Ertainen Berrikuntzari Laguntzeko Programa (2007-2013) - infomacio gehiago
Alabaina, ITMMk 2011ko programa ez finantzatzeak ez du esan nahi autonomia-erkidegoek, nahi izanez gero, eskualdeko proiektuen deialdi berriak egin ezin dituztenik. Finantzatzerako orduan, beren baliabideak, aurreko ekitaldietan ITMMk egindako transferentzietan erabili gabeko baliabideak eta erakunde edo enpresa onuradunek egin gabeko edo zati batean egindako onartutako proiektuen ondorio gisa sortu diren baliabideak erabili ditzakete. Beraz, hala nahi izanez gero, autonomia-erkidegoek eskualde-programen deialdi berriak egin ditzakete 2013ra arte eta ITMMrekin batera partekatuko dute kudeaketa, betiere, azken horrek egindako transferentzietatik badatoz baliabideak. Andaluzian, Aragoin, Kantabrian eta Valentziako Erkidegoan dagoeneko irekita daude 2011ko deialdiak.
Datozen urteetan ETEk berritzea laguntzeko egindako deialdiek kontuan hartu beharko dute abenduaren 22ko 1579/2006 Errege Dekretua. Onuradunak langile bat edo gehiago dituzten enpresa txikiak eta ertainak eta/edo tarteko erakundeak (normalean ETEk berritzen laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten eta horretarako baliabide material eta giza baliabide nahikoa dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde publikoak edo pribatuak) izan beharko dute.
Programa abiatu zenetik pasatako lau urtetan, guztira, 15.497 proiektu onartu dira eta 30.000 enpresa txiki eta ertain ingururentzat onuragarria izan da. Lau urte hauetan, emandako diru-laguntza 312,6 milioi eurokoa izan da. Horietatik 45,9 milioi azpi-eskualdeko proiektuei eman zaizkie. ITMMk, gutxi gorabehera, emandako diru-laguntzetan jarritako 312,6 milioien % 76 jarri du; gainerakoa autonomia-erkidegoek jarri dute.
<< itzuli
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España
Síguenos en: