"InnoEmpresa" Enpresa Txiki eta Ertainen Berrikuntzari Laguntzeko Programa (2007-2013) 

InnoEmpresa berrikuntzari laguntzeko programa da, ETEei soilik zuzendutakoa. Erreformen Plan Nazionalean eta Gobernuaren Enpresa Sustatzeko Planean (2006) sartuta dagoen programa da. I+G+B Plan Nazionaleko Berrikuntza proiektuen Programa Nazionaleko azpiprograma bakarra da oraingoz (2008-2011).

InnoEmpresa Autonomia Erkidegoekin batera kudeatutako programa da, hain zuzen ere, ETEen Konferentzia Sektorialaren, ETEen Politikagintzan eskudunak diren Zuzendari Orokorren Mahaiaren eta proiektuak ebaluatzeko Batzorde Mistoen (Autonomia Erkidego bakoitzeko bat eta Merkataritza eta Turismo Ministerioko eta erkidego bakoitzeko ordezkariek osatuta) bitartez. Finantziazioa ere partekatu egiten da. 2007tik 2013ra bitartean METM-k 500 bat milioi euro jarriko ditu programa finantzatzeko, Autonomia Erkidegoek 125 milioi euro eta EGEF-k emandako beste 110 milioi euro ditu.

InnoEmpresaren bitartez berrikuntzarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsu gehienei laguntzen zaie prozesu-berrikuntzaren, produktu-berrikuntzaren, antolaketa-berrikuntzaren eta enpresa-kudeaketaren berrikuntzaren arloetan.  [informacio gehiago]

Política Regional - InforegioPortal de ayudas del mityc

Dirección General de Política de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Turismo y Comercio
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Logo de red de Puntos de Tramitación Empresarial
Centro de Asesoramiento a Emprendedores
Logo WAI