Hasiera - Programak, diru-laguntzak eta laguntzak - Ekintzaileei Laguntzeko Zentroaren Sustapena - Laguntzaren deskripzio orokorra - Eskaera eta Dokumentazioa
Aurkezteko epea: 2010eko ekainaren 19tik uztailaren 19ra, biak barne.
Eskaerarekin batera beste fitxategi batzuk ere aurkeztu ahal izango dira. Fitxategien gehieneko tamaina 3 MBkoa izango da eta PDF (Portable Document Format) formatuan egon behar dute.
Programa exekutatzeko Javaren Makina Birtualaren 1.5 bertsioa edo handiagoa eduki behar da PCan instalatuta, programa erabiltzeko jarraibideetan adierazten den bezala [es].
Dokumentazio guztia Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren erregistro elektronikoaren aurrean aurkeztuko da sinadura elektronikoaren bitartez. Erakunde eskatzailearen izenean eskaera aurkezten duen pertsonak erabiltzaile-ziurtagiri digitalarekin sinatu beharko du. Ziurtagiriak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak onartutako ziurtatzeko zerbitzu-emaile batek emandakoa izan behar du.
Laguntza-eskaera eta galdetegia
Eskaera eta galdetegia betetzea eta modu telematikoan bidaltzea behera karga daitekeen aplikazio informatikoaren bitartez [es] egiten da.
Jarduketa-planaren txosten teknikoa eta ekonomikoa
Edukien gida [es] ematen da erakunde eskatzaileak proiektuaren txostena egin ahal izan dezan. Txostena amaitutakoan, fitxategi erantsi gisa igorri beharko da eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
Jarduketa-plana deialdiko testuan adierazitako helburuen eta balorazio-irizpideen arabera jarduketa-plana baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren alderdiak jaso behar ditu txostenak.
Ematen den indizea estandarra da eta, horregatik, ezin ditu aintzat hartu jarduketa-plan bakoitzaren berezko berezitasunak eta ezin die berezitasun horiei osotasunean erantzun. Beraz, proiektuaren irismena eta benetako dimentsioa behar den bezala balioztatzeko beharrezkoa den kasuetan, eskatzaileak horretarako beharrezkoak diren datu eta informazio guztiak eman beharko ditu.
Proiektuaren txosten teknikoa eta ekonomikoa [es]
Lankidetza-proiektuan parte hartzen duen erakunde parte-hartzailearen deklarazioa
Deklarazio-eredua [es] modu indibidualizatuan bete beharko dute erakunde eskatzaileak aurkeztutako jarduketa-planarekin konprometitutako erakunde parte-hartzaile guztiek. Behin erakundeak informazio hori jaso duenean eta sinatutako ale guztiak eskaneatu direnean, fitxategi erantsi bakarrean igorri beharko dira.
Bitarteko erakunde parte-hartzailearen deklarazioa [es]
Parte-hartzaileen arteko akordioaren dokumentua
Parte-hartzaileek proiektua burutzeko borondatea jasotzen duen akordioaren dokumentua, alderdien betebeharrak eta lanetan eta proiektuaren gastuetan duen partaidetza-maila ezartzen dituena.
Beste laguntza batzuen deklarazioa
Beste laguntza batzuen deklarazioa [es] ere fitxategi erantsi gisa bete eta igorri beharko da. Aipaturiko laguntzak jaso eta eskatu ez direnean, dagozkien ataletan adierazi beharko da zenbatekoari dagokion zutabean "0 euro" jarrita.
Honako bi atal hauek bete beharko dira:
Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren laguntzen deklarazioa [es]
Fundazioko eskritura edo dokumentua
Fundazioko eskritura edo dokumentua, estatutuak jasotzen dituena kapital sozialaren osaera edo ondare-zuzkidura eta erakundearen izaera eta xedea ezagutzeko helburuarekin.
Eskaeraren sinatzailearen ordezkaritza-ahalmenak
Sinatzailearen ahalmena egiaztatu beharko da. Dokumentu hau ez da aurkeztu beharrik izango, baldin eta Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren eskutan badago. Kasu horretan, bere garaian jakinarazi zitzaizun espedientearen zenbakia adierazi beharko duzu eskaeran. Alabaina, zenbaki hori dagokion prozedura amaitu zen urtetik, bost urte baino gutxiago igaro behar dira.
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España
Síguenos en: