Laguntzaren deskripzio orokorra

Laguntza jaso dezaketen jarduketak

CEAEn zerbitzu berriak abian jartzera edo momentuz daudenak hobetzera bideratutako jarduerek laguntza jaso ahal izango dute, betiere, lankidetza-proiektuen bidez egiten badira. Aipatu lankidetza horiek Ekintzaileak Laguntzeko Zentroen dituzten, gutxienez, hiru onuradunen artean egin beharko dira (onuradun horiek hirugarren ataleko 2. paragrafoan zehazten dira) eta jarduera hauek egin beharko dituzte:

  • Negozio-ideiaren bideragarritasuna aztertzea
  • Prestakuntza (mintegiak, ikastaroak eta tailerrak).
  • Negozio-plana tutorizatzea eta enpresa-proiektua oro har aholkatzea.
  • Finantziazioari, diru-laguntzei eta laguntza publikoei buruzko informazioa.
  • Forma juridikoei, forma fiskalei eta izapide administratiboei buruzko informazioa.

Proiektuen barruan dauden eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak jarraian deskribatzen diren batzuk izan beharko dira:

  1. ETEei eta ekintzaileei laguntzeko metodologia arrunt berritzaileen inplementazioa.
  2. Laguntza-zerbitzu espezializatu berrien ezarpena, esaterako, kontsultoretzako zerbitzu aurreratuen garapen bateratua eta eskaintza, etab. 
  3. Laguntzarako azpiegituren erabilera partekatua  (IKT zerbitzuak, kudeaketa administratiboa, dokumentu-funtsak, etab.).
  4. Zentroetako teknikarien gaitasuna hobetzeko proiektu bateratuen garapena.
  5. Zentroen eta langileen arteko sareko lanean laguntzen duten jardunbide egokiak, esperientzia-trukaketak, etab. hedatzeko xedea duten jardunaldiak, mintegiak eta abar egitea.
  6. Zentroen parte-hartzea ekintzaileei laguntzeko nazioarteko sareetan.
  7. Zentroen artean langileak elkartrukatzeko proiektuak egitea, zerbitzu berriak martxan jartzeko edo lehengoak hobetzeko.
  8. Zentroen arteko lankidetzarako balio duten tresnak prestatu, eskuratu edo ezartzea.
Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI