Hasiera - Programak, diru-laguntzak eta laguntzak - Enpresa Multzo Berritzaileei laguntzeko programa - Ahalmenen programa espezifikoa (7 EP). Kluster berritzaileentzako laguntza.
-7 EP. Ahalmenak. Ezagutzaren eskualdeen programa-Batzordearen bileraren ohartarazpena. Bruselan, 2007ko urriaren 5ean
Batzordea hiru atalez arduratzen da (politiken garapen koherentea, ikerketarako potentziala eta ezagutzaren eskualdeak) eta hiru atal horietan 2008ko programa onartzeko Batzordeak prozedura idatzia finkatu du, honako egutegi honen arabera:
Deialdien azken edukia gordez eta berritasun nagusi gisa, 2008ko programak aukera emango du (salbuespen gisa) % 45erainoko ekipamendu-gastuak egiteko herrialde hautagaiek parte hartzen duten ekintzetan. Muga hori % 30ekoa zen 2007ko deialdian.
Emaitzak
1. erraztasuna. Eratutako klusterren proposamenak
Jaso ziren 97 proposamenetatik (% 100), 71 ebaluatu ziren (% 73), 24k (% 25) atalase guztiak gainditu zituzten eta 11 (% 11) finantzatu egingo dira.
2. erraztasuna. Kluster berrien proposamenak
Jaso ziren 28 proposamenetatik (% 100), 22 ebaluatu (% 78) eta 5 finantzatu ziren (% 18).
Ikasitako ikasgaiak
CORDISez aparte, Batzordeak presentziazko misioak egingo ditu 2007an proposamen-ahalmen txikia izan zuten lurraldeetan.
"Informazio-egunak" (jardunaldiak) egitea ere aurreikusten da eta Bruselan egoitza duten Eskualdeko Bulegoetako ordezkariei dei egingo zaie.
Honako hauek izango dira: azpiegitura teknologikoen erabileran efizientzia handiagoa izatea sustatzea eta CO2 isurketak murriztea.
Ezagutzaren Eskualdeen Programa Espezifikoak (CORDIS atarian eskuragarri) lurralde-agenteek ekimen zientifiko eta teknologikoen sustapenean duten ahalmena handitzeko premiari erantzuten dio.
2008rako, 2007an izandako programaren egituraketa analogoa aurreikusten da, elkarren artean osagarriak diren bi ekintza edo azpiprogramatan oinarritutakoa:
2008an 1. edo 2. jardueren bitartez erkidegoaren finantzaketa jasotzen duten proposamenek helburutzat izango dute, batetik ikerketa- eta berrikuntza-azpiegituren onurak maximizatzea eta, bestetik, CO2 isurketak murrizten laguntzea, iraunkortasun energetikoa hobetzeko ekintzen bitartez.
1. jarduerari dagokionez, Europako erkidegoko gutxienez bi herrialdetako gutxienez sei kide biltzen dituzten kontsortzioek parte hartu ahal izango dute eta, gainerako bazkideak, hainbat agentek osatuko dituzte, esaterako: ikerketako zentro publiko edo pribatuek, teknologia-transferentziako bulegoek, eskualde-garapeneko agentziek, merkataritza-ganberek, finantza-entitateek eta kapital-arriskuko agenteek.
Programak finantzatutako jarduerak egikaritzeko epea 36 hilabete artekoa izan daiteke eta kostu hautagarrien % 100eraino finantzatu ahal izango da, milioi bat euroko mugarekin.
Programak finantzatutako jardueren artean honako hauek sartzen dira beste batzuen artean: azterlanak, ekintza-planen bitartez agenteak erkidegoko finantza-programa eta -tresnetara sartzeko estrategien definizioa, teknologia-transferentziako jarduerak egitea, inpaktuko ebaluazioak, lankidetza-programak eta proiektuak, konferentziak, mintegiak, tailerrak, erakundeen arteko pertsona-trukaketak jardunbide hobeen hedapena.
Jarduera-multzo hori hainbat arlotan helburuak lortzera zuzenduko da, esaterako: ikerketa-potentziala handitzea, nahasitako agenteen artean mugikortasun handiagoa, arrazionalizazioa I+G-ko berrikuntza-azpiegituren baterako erabileran edo erabilera laguntzailean, ezagutza-transferentzia, sare-ezarpena, ETEen laguntza-zerbitzuetarako sarbidea hobetzea arloetan.
Bigarren jarduera honen helburua dimentsio nazionala edo Europakoa izan dezaketen kluster berritzaile berrien sorrera erraztea da. Bi aukerak aurreikusten dira.
24 hilabete arteko egikaritza-epearekin hainbat jarduera finantzatuko dira, ekintza bakoitzeko 200.000 euro arteko mugarekin: azterlanak, tailerrak, konferentziak, mahainguruak, jardunbide hobeen trukaketa, aditu-taldeen bilerak eta hedapen-jarduerak, beste batzuen artean. 1. jardueraren kasuan bezala, erkidegoaren finantzaketa kostu hautagarrien % 100 arterainokoa izan daiteke.
Ezagutzaren Eskualdeen Programako bigarren jarduera honek 2008an finantzatuko dituen proposamenek hiru bazkide izango dituzte gutxienez: ikerketako erakunde publiko edo pribatu bat, eskualdeko edo tokiko garapena sustatzeko arloan eskumenak dituen erakunde publiko bat eta kluster berritzaile bat, normalean enpresek osatutakoa.
Ezagutzaren Eskualdeen Programaren 2009rako Lan Programa egiteko aurreikus daitezkeen aukera tematikoen artean, unibertsitateek eta ikerketa-zentro publikoek eskualdeen garapenean duten balorizazioari eta zereginari buruzkoak eta uraren kudeaketa integratuari buruzkoak daude.
Bi programa horiek, seguruenik, 2008rako aurreratutako 1. eta 2. jardueren antzeko eskemen bitartez garatuko dira.
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España
Síguenos en: