Hasiera - Programak, diru-laguntzak eta laguntzak - Enpresa Multzo Berritzaileei laguntzeko programa - Enpresa Multzo Berritzaileei laguntzeko programa - informacio gehiago

Enpresa Multzo Berritzaileei laguntzeko programa - informacio gehiago 

EMB programak zenbait laguntza-ildo aurreikusten ditu, horrelako multzoak sortzeko eta indartzeko. Hona hemen laguntza-ildoak:

  • Plan estrategikoak burutzeko laguntzak.
  • Eratutako EMBak koordinatzeko, kudeatzeko eta administratzeko egiturak finantzatzeko laguntzak.
  • Multzoko enpresen potentzial berritzailea indartzeko berariazko proiektuak prestatzeko laguntzak.
  • Zenbait EMBren arteko jarduera bateratuak eta partzuergoko proiektuak sustatzeko laguntzak, bai Espainiakoak, bai horien eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan errotutako antzeko multzo eta clusterren artekoak.

EMBen izaerari eta lortu nahi diren helburuei esker, badakigu programak hautakorra izan behar duela nahitaez. Horregatik, programa pixkanakaaplikatzen da, zenbait fasetan.

Lehen fasean sartzen dira plan estrategikoak egiteko laguntzak, "clusterrak" eta arestian deskribatutako ezaugarriak biltzen dituzten taldeak. Bikaintzat hartutako plan estrategikoa dutenak ITMMren EMBen Erregistro Berezian inskribatuko dira, eta ordutik aurrera, ETEPZNren EMBen Programaren gainerako ildoetan sartu ahal izango dira, baita ITMMren beste unitate batzuek garatutako programetan lehentasunez sartu ere.

Plan estrategikoak egiteko laguntzen onuradunak izan daitezke irabazi-asmorik gabeko entitate gisa sortutako kolektiboak, taldeak eta elkarteak, betiere arestian azaldutako EMBen definizioarekin bat datozen ezaugarriak, helburuak eta baldintzak badituzte. Erkidegoko edo tokian tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen duten eta etorkizuneko EMBak sustatzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko entitateek, agentziek eta entitate publikoek ere izango dute laguntza horiek jasotzeko aukera.

Programaren gainerako ildoetan ITMMren EMBen Erregistro Berezian inskribatuta dauden entitateek soilik izango dute sarbidea.

Programaren datuak

Programa 2007an jarri zen abian. Urte hartan, enpresa-multzoen plan estrategikoak soilik bultzatu ziren, ITMMk abian jarritako Enpresa Talde Berritzaileak formula erabiliz.

2008an programaren jarduera hazi egin zen. ITMMren EMBen Erregistro Berezian inskribatzeko lehen erakundeak hautatu ziren. Gainera, inskribatutako EMBei laguntzak eman zitzaizkien, haien antolamoldeek behar bezala funtziona zezaten eta lankidetzazko proiektu berritzaileak presta zitzaten.

Gaur egun, 49 EMB daude inskribatuta, eta, haietan, 1.207 enpresak eta ikerketako, prestakuntzako eta beste zenbait alorretako 232 erakundek hartzen dute parte. EMB horietako enpresetako langileak 240.000 inguru dira.

Progamarekin lotuta garatu beharreko ekimen berriei dagokienez, hauek nabarmentzen dira:

  • ITMM eta autonomia erkidegoen arteko koordinazioa indartzea, garatutako cluster politiketatik ateratako esperientziak transmititzeko eta laguntza-ekimenak koordinatzeko.
  • ITMMren Erregistroan inskribatutako EMBen koordinazioa erraztea, baita horien eta erkidegoaren laguntza jasotzen duten beste cluster batzuen artekoa ere.
  • Espainian errotutako EMBen nahiz clusterren eta beste herrialde batzuetako clusterren arteko lankidetza bultzatzea, EBko INNOVA ekimenean sartutako INNET proiektuak Europan zabaldutako aukerak baliatuz.

Política Regional - Inforegio

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI