Hasiera - Legezko oharra
PYME Atarian dauden testuek, araudiak eta, oro har, edozein informaziok, izaera informatzailea bakarrik dute eta baliteke exhaustiboa ez izatea. Berehala eguneratzen ez denez, datuen indarraldia eta zehaztasuna dagokien administrazio-iturri ofizialetan egiaztatzeko iradokitzen dizugu.
DGPYMEk behar diren ahaleginak egingo ditu akatsak saihesteko eta, behar izanez gero, lehenbailehen konpontzeko edo eguneratzeko. Dena den, ezingo du bermatu akatsik ez denik izango eta informazioaren edukia beti eguneratuta egongo denik.
"Kontsulta Laguntzen datu-basean" datu-baseetan dagoen informazio guztia iturri publikoetatik jasotakoa da. DGPYME ez da egingo informazioaren transkripzioan egindako akatsen baten ondorioz erabiltzaileari sortu dakizkiokeen kalte eta galeren erantzule.
DGPYMEk beretzat gordetzen du aurrez abisatu gabe Atarian aldaketak egiteko eskubidea, bere edukiak edo bere diseinuarenak eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo ezabatzeko helburuarekin.
Atarian hirugarrenen web orrialdeekiko loturak ("estekak") sartu dira. DGPYMEren iritziz bere erabiltzaileentzat interesgarriak izan litezkeen baliabideen bilaketa erraztea da horren helburua. Baina orrialde horiek ez dira DGPYMErenak eta ez ditu bere edukiak berrikusten eta, horregatik, ezin da egin ez eduki horien, ez orrialdeen funtzionamenduaren eta ez orrialde horietan sartzearen edo orrialde horiek erabiltzearen ondorioz izan litezkeen kalteen erantzule.
www.ipyme.org domeinuaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, bere edukiak, irudiak, diseinu grafikoak eta iturburu-kodeak eta bertan ageri diren logotipo, marka eta gainerako zeinu bereizgarriak DGPYMEren edo bere erakunde laguntzaileen titulartasunekoak dira, baldin eta beste titulartasunen bat adierazten ez bada.
Atariko edukiak baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea, baldin eta erabilera pertsonal edo pribaturako ez bada, DGPYMEren edo titularraren jabetza intelektualeko eskubideak urratzea da eta legez dagozkion egintzak gauzatzea eta, bidezkoa bada, ondoriozko erantzukizunak gauzatzea ekar dezake.
Berariaz debekatuta dago web orri honetako edukiak erabat edo partzialki erreproduzitzea euren jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe. DGPYMEk berariaz debekatzen du "tramaketak" egitea edo hirugarrenek bere Atariaren diseinua, hasierako eraketa edo edukiak aldatzen dituzten beste mekanismo batzuk erabiltzea.
Atari honen bitartez egiten den izaera pertsonaleko datuen tratamendua Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta aplika daitekeen gainerako araudiak xedatutakora doituko da.
Atariko erabiltzaile gisa erregistratzeak esan nahi du baimena ematen dela emandako datuak Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzarako Zuzendaritza Nagusia (aurrerantzean DGPYME) titular duen fitxategi automatizatuan jasota gera daitezen, Castellana pasealekuko 160, 12. solairua - 28046 Madril helbidean.
Datu-bilketaren helburua Atariak eskaintzen dituen zerbitzu elkarreragileetarako sarbide pertsonalizatua izatea da. Horregatik, datu horiek ez zaizkie hirugarrenei ez jakinarazi ez lagako.
DBLOn xedatutakoa betez, aurkakotasun-, sarbide-, zuzentze- eta deuseztapen-eskubideak erabili ahal izango dituzu ETEen Politikagintzarako Zuzendaritza Nagusiko Zuzendari Nagusiaren aurrean, Castellana pasealekuko 160, 12. solairua - 28046 Madril helbidean.
DGPYMEk zure datu pertsonalak babesteko mailari eusten dio abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko 15/1999 Lege Organikoaren garapeneko Erregelamenduaren arabera eta bere eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu zuk DGPYMEri ematen dizkiozun datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe sartzea eta lapurtzea ekiditeko, Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak ez izatea kontuan izan gabe.
Zerbitzu elkarreragileetara sartzeko cookiak erabili behar dira (DGPYME -ren web zerbitzariak ETE-atarirako sarbidea pertsonalizatzeko bere ordenagailuan biltegiratzen dituen fitxategiak).
SSL konexio seguruaren bitartez biltzen dira datuak, euren konfidentzialtasuna bermatzeko.
Web orri honek Google Analytics erabiltzen du. Google Analytics web-ak aztertzeko zerbitzua da, Google, Inc.-ek utzitakoa. Google, Inc. Delawareko konpainia da eta 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California) helbidean du bulego nagusia. Google Analytics-ek ?cookie? izenekoak erabiltzen ditu, hau da, ordenagailuan kokatuta dauden testu-artxibategiak erabiltzen ditu web guneari erabiltzaileek web gune horretaz egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko. Cookie-ak web gunearen zure erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) zuzenean igorriko da eta Google-k Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan artxibatuko du. Google-k informazio hori gordeko du web gunearen zure erabileraren jarraipena egiteko, web gunearen erabileraren jarduerari buruzko txostenak pilatuz eta web gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk eskainiz. Google-k hirugarrenei transmititu ahal izango die informazioa legeriak hala eskatzen duenean edo hirugarren horiek informazioa Google-ren kontura prozesatzen dutenean. Google-k ez du uztartuko zure IP helbidea aurretik duen beste ezein daturekin. Datuen tratamenduari edo informazioari uko egin diezaiokezu cookie-ak erabiltzeari uko eginez zure nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatuz. Baina hori egiten baduzu, litekeena da web gunearen funtzionalgarritasun osoa erabiltzeko aukera galtzea. Web gune hau erabiltzean, baimena ematen duzu Google-k zuri buruzko informazioaren tratamendua egiteko lehen adierazitako moduan eta lehen adierazitako xedeetarako.
Dirección General de Política de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Turismo y Comercio Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España