Hasiera - Ekimen ekintzailea - Enpresa Jarraitasunerako Plana

Enpresa Jarraitasunerako Plana 

Deskripzioa

ETEen Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiak, Ganbaren Goi Kontseiluarekin lankidetzan, martxan jarri du Enpresa Jarraitutasuneko Plana.

Euren jarduerari amaiera eman nahi dioten enpresari kaudimendunen eta jarraitutasuna emateko prest daudenen artean negozioak transmititzen laguntzen duen ekimena da. 

Planaren helburua ekonomikoak ez diren arazoengatik desagertzeko zorian dauden enpresa txikien biziraupena bermatzea da, esaterako, jabearen erretiroa, bazkideetako baten osasun-arazoak edo heriotza, ondorengorik ez izatea, etab. Espainian, urtean 50.000 enpresa txiki eta ertain familiar baino gehiagok eteten dute jarduera arrazoi horietako batengatik. 

Enpresa Jarraitutasuneko Planak web-plataforma bat du enpresen transmisioa errazteko (www.plancontinuidadempresarial.es). Web-plataforma horretan informazio orokorra, estatu-mailako transmisioen eskaintza eta eskaeren datu-basea eta prozesurako beharrezkoak diren beste hainbat tresna daude.

Lehen fase horretan, enpresen transmisiorako zentroen sarea, transmisioaren fase guztiak hartzen dituen aholkularitza-zerbitzu integrala eskaintzea xede duena, 11 merkataritza-ganberak osatzen dute.
 
Gainera, interesatuek laguntza finantzarioa izan dezaten, kreditu-lerro bat eratu da 2010erako, 20 milioi euroko zuzkidura duena eta Empresa Nacional de Innovación (ENISA) izenekoak kudeatzen duena.

Onuradunak

Enpresa baten salmentan edo erosketan interesatutako enpresariak eta ekintzaileak.

Transmisio-prozesuak bost fase ditu: alderdi interesatuentzako informazioa, zerbitzuak emateko kontratuak sinatzea, enpresa-txostena egitea, erosleen bilaketa aktiboa eta eragiketaren itxiera.

Dirección General de Política de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Turismo y Comercio
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Logo de red de Puntos de Tramitación Empresarial
Centro de Asesoramiento a Emprendedores
Logo WAI