Hasiera - ETEen finantziazioa - 2010/2011ko mikrokredituei buruzko informazioa

2010/2011ko mikrokredituei buruzko informazioa

2010eko irailaren 27an, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren, Empresa Nacional de Innovación (ENISA) enpresaren eta Berdintasunerako Ministerioaren (gaur egun, Berdintasunerako Estatu Idazkaritza) arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, mikrokredituen programak garatzeko emakume ekintzaileei eta enpresariei sustapen eta laguntza jarduerak gauzatzeko. Aipatu hitzarmena indarrean egongo da 2011ko maiatzaren 31 arte eta proiektuaren kostuaren % 95 arte finantzatu ahal izango da. Mailegu bakoitza 25.000 euro artekoa izango da, gehienez.

Onuradunaren profila:

Emakume ekintzaile eta enpresariak:

  • Ohiko finantza-sisteman kreditua eskuratzeko zailtasunak dituztenak.
  • Enpresa-jarduera ekiten dutenak edo duela hiru urte baino gutxiago hasi zutenak. Beste bi urte zabal daiteke enpresaren lehiakortasuna hobetzeko finantzazioa bada, hau da, ez bada bideragarria ez den negozio bat berriro finantzatzeko.
  • Lankidetzan diharduen enpresa-erakunde batek balioetsitakoa eta Empresa Nacional de Innovación (ENISA) enpresak positiboki ebaluatutako enpresa-plan bat aurkezten dutenak.

Maileguen baldintzak:

  • Amortizazio-epea 5 urtekoa izango da, gehi hautazko 6 hilabeteko gabealdia ekintzailearentzako.
  • Gehieneko interes-tasa % 6 izango da.
  • Irekiera-komisioa % 0 izango da.
  • Azterketa-komisioa % 0 izango da.
  • Amortizazio aurreratu partzialaren eta osoaren komisioa % 0 izango da.
  • Ez zaie abal pertsonalik eskatuko emakume eskatzaileei.
  • Hilabeteko epea izango da mikrokredituaren eskaerari erantzuteko. Aipatu epean erantzunik jasotzen ez bada, “ez dela onartu” ulertuko da.

Prozedura:

Programa honetara jo nahi duten emakumeek edozein enpresa-erakunde partaidera joan beharko dute. Eta, erakunde horiek bulego kudeatzaile gisa jardungo dute.

Aipatu bulegoetan, beharrezko informazioa eta aholkularitza emango zaizu. Bertan adieraziko dizute enpresa-planarekin batera joango den eskaera aurkeztu eta tramitatzeko zer urrats eman behar dituzun.

Enpresa-proiektua eta eskatutako gainerako dokumentazioa finantza-erakundeari bidaliko zaio. Hark azken balioestea eman eta mailegua ematearen gainean erabaki bat hartzeko.

Jarraipena:

Mikrokreditua eman eta hurrengo bi urtetan, doako laguntza teknikoa eskainiko die Berdintasunerako Ministerioak onuradunei mikrokreditua bideratu dien emakume enpresarien erakundearen bitartez. Horrela, hasierako oztopoak gainditu nahi dira eta, hala balegokio, negozioa hobetzeko planak egin.

Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Las pequeñas se lo están currando
TodoEmprende
Emprender es posible
Impulsando pymes

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 - 28071 Madrid - España

$Resources:SIGUENOS twitter facebook linkedin

Logo WAI

$Resources:AVISO