Rentinga 

Bi alderdiren arteko merkataritza-kontratua da. Kontratu horren bitartez, alderdietako batek rentingsozietateak, ondasun baten errentamendua edo erabilera lagatzen dio beste alderdiari epe jakin baterako aldizkako errenta baten truke.

Errenta ordaintzeak ekipamendua erabiltzeko eskubidea, haren mantentzea eta haren ezbehar posibleak estaltzen dituen asegurua ditu berekin.

Renting enpresak espazio bat zabaltzen du fabrikatzaile/hornitzailearen eta azken bezeroaren artean, bere bitartekaritzarekin lortzen dituen deskontu eta eskalako ekonomiei esker.

Abantailak

Honako hauek dira ekipamenduen banatzaile/hornitzailearentzako abantaila garrantzitsuenetako batzuk:

  • Euren finantzaketa-lerroak blokeatu gabe salmentak handitzeko aukera ematen du, ekipamenduen erosketan ez duelako esku hartu behar.
  • Presio txikiagoa prezioan deskontuak egiteko.
  • Mantentze-zerbitzuaren salmenta ziurtatzen da alokairu-kontratuaren indarraldian.
  • Mantentze-zerbitzua dagokionean kobratzea bermatzen da, kuotaren barruan sartzen baita.
  • Mantentze-zenbatekoa aurrez ordaintzen da sei hilabeterako.
  • Bezeroa leial bihurtzen da ekipamenduak ordezteko unean lehentasunezko aukera eskaintzen delako.
  • Salerosketa prozesuan BEZ aurreratzea saihesten du.
  • Balantzeko errentagarritasun-ratioak hobetzen ditu.

Bezeroak hainbat motatako abantailak ditu:

  • Ekonomikoak:
    • Ordainketarik eta inbertsiorik egin gabe ondasunaz gozatzeko aukera. Ez ditu enpresaren baliabideak ibilgetzen etengabeko berrikuntza behar duten ondasunetan.
    • Merkatuan dauden ekipamenduen eboluziora edo enpresa beraren eboluziora hobeto egokitzeko aukera ematen du.
  • Kontabilitatekoak:
    • Renting -eko ondasunak ez dira enpresaren ibilgetuan sartzen.
    • Renting -eko ondasunak ez dira sozietatearen balantzean adierazten eta, ondorioz, arindu egiten dute balantzea.
    • Renting -eko eragiketek administrazioko lan oso erraza dute.
    • Dokumentu kopurua (faktura bakarra) eta hornitzaileena murriztu egiten da.
  • Fiskalak:
    • Alokairua % 100 gastu kengarria da zergatan.
    • Ekipamenduaren amortizazioari buruzko eztabaida guztiak saihesten ditu, ez baita errentariaren jabetza.
    • Errentamendu-kontratua amaitzean errentariak ez du erosteko aukerarik.

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI