Leasing 

Ondasun higigarri edo higiezinak errentatzeko (alokatzeko) kontratua da. Berezitasun jakin bat du: ondasuna ezin daiteke erosi.

Erabilera nagusia honako hau da: ETE-ek epe luzerako finantzaketa lortu ahal izatea.

Ezarritako errentamendu-epea bukatutakoan, hiru aukera egoten dira:

  • Ondasuna erostea, aurretik finkatutako hondar-balioaren azken kuota ordainduz.
  • Errentamendu-kontratua berritzea.
  • Ez erostea, eta ondasuna errentatzaileari bueltan ematea.

Motak

  • Finantzarioa: Leasinga egin duen sozietateak ondasuna entregatzeko konpromisoa hartzen du, baina mantentze- edo konponketa-lanen ardura ez, ordea. Bezeroak, berriz, kontratua bukatu arte alokairua ordaintzeko betebeharra hartzen du bere gain, eta kontratua ezin du bere kasa eten. Kontratua bukatutakoan, erosteko aukeraz baliatu ahal izango da bezeroa.
  • Operatiboa: Ondasun bat epealdi jakin baterako errentatzean datza, eta errentatzaileak kontratua edonoiz eten dezake, aurretiaz jakinaraziz gero. Errentatutako ondasunaren erabilera erraztea du helburu nagusia, eta horretarako, mantentze-lanak eskaintzeaz gain, teknologia-eredu aurreratuagoak sortu ahala, aurrekoen ordez ezartzen dira.
  • Lease-back:Errentatu beharreko ondasuna errentatzailearen jabetza da, eta errentariari saldu egiten dio, horrek berriz errentan eman diezaion.

Abantailak

Leasing-aren alderdi positiboen artean honako hauek nabarmendu ditzakegu:

  • Ondasuna azkar eta enpresak nahi bezala amortizatzen da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legean xedatutakoari jarraitu behar izan gabe. Aukera hori bereziki erabilgarria da oso kaudimen handiko enpresentzat eta oso teknologia aurreratuak dituzten ondasunen erabiltzaileentzat, finantzaketa-epea ondasunaren bizitza ekonomikoaren arabera egokitu daitekeenez, teknologiak zaharkituta geratzeko arriskua saihesten baita. Dena den, 1989ko ekaineko arau batek gutxieneko epe jakin batzuk finkatu zituen: ondasun higigarrien kontratuentzat bi urte, eta ondasun higiezinen kontratuentzat hamar.
  • Kuotak gastu kengarritzat hartzen dira.
  • Beste finantzaketa-iturri batzuek ez bezala, leasing -ak ondasunaren % 100 finantzatzeko aukera ematen du.
  • Hasieran ez dago zertan inbertsiorik egin, eta beraz, enpresaren aktibo zirkulatzailea ez da murrizten.
  • Aktibo finkoen errentagarritasun ekonomikoari bere horretan eusten zaio, leasing -a ez baita balantzean azaltzen. Ondorioz, errentariaren zorpetze-ratioan ez da gorabeherarik sortzen.
  • Eskura ordainduz gero, deskontuak egiten dira.
  • Azkenean ondasunaren jabetza eskuratu daiteke, kontratuan aurretiaz ezarritako hondar-balioa ordainduta.
  • Eragiketei banku-maileguak eskatuz baino azkarrago eman dakieke amaiera.

Informazio gehiago

 

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI