Forfaiting 

Onartutako truke-letrak, dokumentu-kredituak edo dibisetan gauzatutako beste edozein ordainketa-hitzemate erostean datza. Efektuen erosleak berariaz egiten dio uko zorraren hornitzaileen kontra jotzeko legezko eskubideari, "errekurtsorik gabe" klausularen bidez.

Beste aukera batzuk baino konponbide errazagoa eta merkeagoa izan daiteke zenbait merkatutan sartzeko: Europako ekialdean, Indian, Vietnamen edo ustez "arriskutsuak" diren gainerako herrialdeetan.

Forfaiting motako kontratuen alde onak eta txarrak

Alde onak

  • Esportatzaileak likidezia hobetzen du: ez du eskura kobratzen, bere zorpetze-gaitasunak ez du gorabeherarik izaten, eta ez ditu banku-sailkapenak agortzen.
  • Arrisku ugari saihesten dira: etorkizuneko arrisku politiko eta administratiboak, merkataritzakoak, eta dibisen truke-tasen ingurukoak. Eragiketaren kostua aurretiaz ezagutzen da, interes-tasa finko jakin batean.
  • Administrazio-kostuak eta kobrantzen kudeaketarenak aurreztu egiten dira.
  • Eragiketaren kostuaren % 100 finantzatu daiteke.
  • Ez da hasierako ordainketarik egin behar.
  • Bezeroei ordainketa-epe luzeagoa eskaintzeko aukera ematen du, eta hori abantaila handia da ikuspegi komertzialetik.

Alde txarrak

  • Factoring eta confirming aukeretan bezala, alde txarren artean interes-tasa handiak nabarmentzen dira, eta halaber, forfaiter motako eragiketen berezko arriskuak.
  • Bestalde, herrialde batzuek truke- eta administrazio-kontrolak egiten dituzte.
  • Azkenik, inportatzaileek bermea edo abala emateko joera handirik ez dutela izaten aipatu behar da.

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI