Factoring 

Titular batek "bezeroei kobratzeko zorroa" (kobratu gabeko fakturak, ordainagiriak, letrak) lagatzen dio transakzio-mota horretan espezializatutako enpresa bati (sozietate faktoreari). Modu horretan, epe laburreko salmentak eskurako salmenta bihurtzen ditu eta titularraren kaudimengabezia-arriskua bere gain hartzen du eta haiek kontabilizatzeaz eta kobratzeaz arduratzen da.

Ezaugarriak

Factoring izenekoa egokia da batik bat kreditu-lerroari aurre egiteko moduko egoera ez duten ETE -entzat.

Factoring-eragiketak finantza-erakundeek edo kreditu-erakundeek egin ditzakete: bankuek, aurrezki-kutxek eta kreditu-kooperatibek.

Abantailak

  • Denbora aurreztea, gastuak aurreztea eta txostenak lortzeko zehaztasuna.
  • Zordunen zorroaren mobilizazio maximoa egiteko aukera ematen du eta guztiak kobratzea bermatzen du.
  • Kontabilitatea sinplifikatzen du, izan ere, factoring-kontratuaren bitartez, eskura ordaintzen duen bezero bakarra baitu erabiltzaileak.
  • Bezeroen zorroa onbideratzea.
  • Emandako kredituen aurrerakina jasotzeko aukera ematen du.
  • Ez dago zorpetzerik: erosketa irmoa eta errekurtsorik gabea.
  • Zuzendariei salmenta-kontabilitatearen antolaketa ikuskatzeko eta zuzentzeko denbora aurrezten die.
  • Baliabide zirkulatzaileak lortzeko finantzaketa-iturri gisa erabil daiteke.

Desegokitasunak

  • Kostu handia. Aplikatzen den interes-tasa merkataritzako deskontu konbentzionala baino handiagoa da.

    Baliteke faktoreak bezeroaren zenbait dokumentu ez onartzea.

  • Baztertuta geratzen dira produktu galkorrei buruzko eragiketak eta epe luzekoak (180 egun).
  • Bezeroa sozietate faktorearen irizpidearen mende geratzen da erosleen arriskua ebaluatzeko.

Informazio gehiago

 

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI