Deskontua 

Deskontua esaten zaio mugaegunera iritsi ez den kreditu-tituluaren -normalean kanbio-letrak- zenbatekoa dirutan ordaintzeari, aurrerapenaren eta kredituaren mugaegunaren arteko denborari dagozkion legezko interesak eta kalteak deskontatu ondoren.

Deskontua = Nominala - Efektiboa

Nominala deskontatu beharreko zenbatekoa da; efektiboa, berriz, interesak deskontatu ondoren jasotzen den kapitala.

Motak

  • Merkataritzako deskontua

    Deskontu hau kreditu-erakundeek egiten dute merkataritza-efektuen, letren, ordaindukoen edo igorpen-funtziorako balio duten bestelako efektuen bidez, eta ondasunen eta/edo zerbitzuen salerosketa-eragiketen prezioa mugiaraztea du helburu.

    • Onuradunak

      Deskontuaren erabiltzaile nagusiak banako merkatariak eta merkataritza-sozietateak dira, baina bestelako erakunde batzuek ere, merkataritzakoak ez izan arren, deskontatu ditzakete euren efektuak.

    • Dokumentu deskontagarriak

      Kanbio-letra da dokumentu deskontagarri nagusia, baina deskontagarriak dira, baita ere, erreziboak, txekeak, taloiak, ordaindukoak, ziurtagiriak, kontratuak, polizak eta abar.

    • Deskontuaren baldintzak

      Efektuak helbideratuta egotea gomendatzen da, helbideratuta ez daudenetan komisio-tasak handiagoak baitira.
      Komisioek finkatuta dute efektu bakoitzaren gutxieneko kopurua, baina ez gehienekoa; hori zenbatekoarekiko proportzionala izaten da.
      Efektuak paper tinbredunean jaso behar dira, eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaindu behar dute.

  • Epe osoa kontuan hartzen duen deskontua

    Deskontu mota hau epea osotasunean hartuta kalkulatzen da, eta interesa aurretik deskontatzen da. Horrenbestez, efektuaren epea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta altuagoa izango da interes-tasa efektiboa. Horregatik, mota horretako eragiketen likidazioa egiteko, interesak hiru hilean behin likidatu beharko lirateke, urteko interes-tasen arabera.

  • Finantza-deskontua

    Mailegu-hartzaileak beste inongo kausazko aurrekaririk gabe sortutako letra edo ordaindukoak onartuz edo jaulkiz formalizatutako mailegua da.

    Finantza-letren ordainketa-helbidea kreditu-erakundea bera izaten da, eta gastuekin jaulkitzen dira. Birdeskontatzen ez diren finantza-efektuetan ohikoa da Bankua edo Kutxa ez izatea igorlea, baizik eta hirugarren bat; hori efektuaren lagatzaile gisa azaltzen da eta Entitateari onuradunaren eta onartzailearen kontuan ordainketa egitea agintzen dio. Efektua mailegu-emailea den Bankuaren edo Kutxaren aginduz betetzen da.

    • Finantza-efektuak

      3 edo 6 hilabeterako ematen diren kredituak dira. Epe luzeagorako ematen direnean, deskontu-tasa altuagoa izaten da, eta ohikoa da 6 hilabetean behin berritzea, nominalean beherapenen bat eginez.

    • Konpentsazio-kontua duten finantza-deskontuak

      Finantza-efektuan formalizatutako kredituak kostu handiagoa izaten du, onuradunak ez baditu fondo guztiak berehala eta efektuaren epe osoan erabiltzen; izan ere, interesak kredituaren kopuru osoaren gainean sortzen dira. Horregatik, gehienek nahiago izaten dute kreditu-poliza kontu korrontean eskuragarri izatea, interesak erabilitako zenbatekoaren araberakoak dira eta. Letra ezartzen bada, letra edo ordaindukoa formalizatzean interesak konpentsatzeko kontu korronte bat irekitzea da kostuak murrizteko modu bat. Kontu horretan deskontuaren likidoa ordaintzen da, eta, hortik aurrera, kreditu-kontuen moduan funtzionatzen du. Deskonturako erabiltzen dena baino interes-tasa apur bat txikiagoa ezartzen da, kontuak dituen saldo hartzekodunak ordaintzeko. Kontu horrek ez du saldo zordunik izan behar, zorpekoa izango litzatekeelako. Baina kreditu-erakundeak halakorik onartzen badu, kontu korronteko zorpekoen gisara hartuko du interesei eta komisioei dagokienez.

  • Ziurtagirien deskontua

    Eragiketa hau obra eta hornikuntza publikoen kontratuetan egiten da bereziki. Ordainketa baimentzeko ziurtagiriak aurkezten dira (bai zatika, bai lana edo hornikuntza osorik hartuta). Dokumentuok hornitzaileek edo obra egiten dutenek aurkezten dituzte deskonturako. Edozein kreditu-erakundek hartu ditzake deskontura egindako ziurtagiri horiek, eta nominalaren % 80tik % 90era bitartean emango dute. Bankuak letra bailitzan hartuko du, eta zordunaren kobratze-datara arteko interesak kalkulatuko ditu. Ziurtagiriak "balio hartua" hitzekin endosatzen dira, eta jasotzen dituen erakundea arduratzen da erakunde bidaltzailean aurkezteaz.

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI