Hasiera - ETEen finantziazioa - Finantzaketa-tresnak - Partaidetza-mailegua

Partaidetza-mailegua 

Ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuak eta abenduaren 18ko 10/1996 Legeak arautzen dituzte.

Ezaugarriak

Honako hauek jotzen dira partaidetza-mailegutzat:

  • Erakunde mailegu-emaileak enpresa mailegu-hartzailearen jardueraren eboluzioaren arabera finkatuko den interes aldakorra jasoko du. Gainera, interes finkoa adostu ahal izango dute, jardueraren eboluzioa kontuan izan gabe.
  • Mailegu-hartzaileak aldez aurretik amortizatu ahal izango du partaidetza-mailegua, baldin eta amortizazioa bere fondoen zenbateko bereko gehikuntzarekin konpentsatzen bada.
  • Kreditu-hurrenkeraren araberako partaidetza-maileguak hartzekodun komunen ondoren kokatuko dira.
  • Partaidetza-maileguak kontabilitate-ondaretzat jotzen dira merkataritzako legerian aurreikusitako kapital-murrizketaren eta sozietate-likidazioaren ondorioetarako.
  • Ordaindutako interes guztiak kengarriak dira Sozietateen gaineko zergan.

Abantailak

Honako hauek dira partaidetza-maileguen abantailak:

  • Mailegu-hartzailearentzat:
    • Ordainsaria kengarria da zergatan
    • Enpresaren jabetzaren lagapena saihesten du
    • Kudeaketan hirugarrenek parte hartzea saihesten du
    • Bazkide arerioak sartzea saihesten du
    • Bere azpiko izaerak aukera ematen du zorpetze-ahalmena handitzeko
    • Interesen ordainketa enpresaren eboluzioaren arabera egokitzen du
    • Amortizazio-epe eta gabealdi handiagoak
  • Mailegu-emailearentzat:
    • Aurreikusteko moduko eta aldizkako errendimenduen aukera ematen du
    • Epe laburreko errendimenduen aukera ematen du
    • Desinbertitzeko aukera gehiago
    • Enpresa baloratzeko zailtasuna ezabatzen du
    • Emaitzetako partaidetzaren bitartez errendimendu handiagoa lortzeko aukera ematen du

Informazio gehiago

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI