Hasiera - ETEen finantziazioa - Finantzaketa-tresnak - Enpresako ordaindukoak edo ordainduko finantzarioak eta kreditu-lagapenak

Enpresako ordaindukoak edo ordainduko finantzarioak eta kreditu-lagapenak 

Enpresako ordaindukoak edo ordainduko finantzarioak

Legez egindako dokumentu pribatua da. Dokumentu horrek pertsona bat behartzen du (jaulkitzailea edo harpideduna) beste pertsona bati (hartzailea edo onuraduna) dokumentuan finkatutako data jakin batean diru kopuru jakin bat ordaintzera.

Kreditu-lagapena

Kreditu horien kontratu-motaren bitartez, kreditu-emaileak partaidetzak laga ditzake a posteriori.

Lagapena, ordainduko edo lagapen-kontratuen bidez egin daiteke, neurriko klausulekin, alderdien komenigarritasunaren arabera.

Motak

  • Ordainduko seriatuak edo ez-bereziak

    Ordainduko mota hori jaulki ahal izateko, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak erregularki erabiltzen diren eta aurrezpen publikoa atzitzea helburu duten programa guztiak euren erregistroetan erregistratzea eskatzen du. Ordainduko horien banaketa enkante eta aldizkako eskaintza bidez egiten da eta inbertitzaile instituzionalek nahiz txikizkakoek eskuratu ditzakete. Ordainduko seriatuak lehen mailako merkatuan esleitzea enkanteko deialdiaren bitartez edo negoziazio zuzenaren bitartez egin daiteke

  • Neurriko ordaindukoak edo bereziak

    Balore Merkatuko Komisio Nazionalean erregistratu gabeko jaulkipenak dira. Merkatuaren hazkunde-elementu nagusia izan dira eta balio nominal handiko eragiketa bakarren forma hartzen dute. Neurriko ordaindukoak lehen mailako merkatuan esleitzea negoziazio zuzenaren bidez egingo da.

    • Erakunde erregulatzaileak

      Ordaindukoen merkatuaren jardueraren gainean eskumena duten hainbat erakunde daude:

      • Balore Merkatuko Komisio Nazionala (CNMV): Aurreztaile txikiaren interesak babesteko helburu nagusiarekin, balore higigarrien lehen mailako merkatuak ikuskatzen dituen erakunde ofiziala da.
      • Aktibo Finantzarioen Bitartekarien Elkartea (AFBE): Bigarren mailako merkatua ezartzeko helburuarekin, errenta finkoko merkatu txikietan bitartekari lana egiteko arau erregulatzaileak eta oinarrizko jokabide-kodeak finkatzen dituen erakundea da.
      • Espaclear: Konpainia pribatua da, Espainiako banku-entitate handienen baterako jabetza. Ofizialki erregistratutako jaulkipen-programetan oinarrituta, ordainduko formalizatuen eragiketak konpentsatu eta likidatzeaz arduratzen da.
      • Espainiako Bankua: Ez du eragin normatiborik, baina ordaindukoen salerosketan parte hartzen duten finantza-bitartekariei negoziatutako kantitateei buruzko informazioa emateko eskatzen die.

Informazio gehiago

 

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI