Hipoteka eta bahia 

Hipoteka

Kontratu horren bidez, zordunak edo hirugarren batek bereziki ondasun higiezinak edo eskubide errealak atxikitzen dituzte, obligazio nagusia betetzeko berme gisa. Hortaz, obligazio nagusia ordaindu gabe mugaeguneratzen bada, bermea erabili egin daiteke (ondasunaren salmenta-prezioaren gainean), beste edozein hartzekodunen eskubideen aurretik.

Bahia

Kontratu horren bidez, zordunak edo hirugarren batek ondasun higigarri bat atxikitzen dute, zor bat ordaintzeko berme gisa. Zorra ordaindu gabe mugaeguneratzen bada, hipotekaren ondorio berberak izango ditu.

Motak

  • Ondasun higiezinen hipoteka:

    Ondasun higiezinen hipoteka 1946-02-08ko Hipoteka Legean dago araututa. Horren arabera, honako hauei bakarrik egin ahal izango zaie hipoteka-kontratua:

    • Ondasun higiezinei.
    • Legeen arabera besterentzeko moduko eskubideei, mota hartako ondasunei ezarrita badaude.

    Bestalde, hipoteka baliotasunez eratu ahal izateko, horren dokumentua Jabetza Erregistroan erregistratu behar da.

    Hipoteka eratzen den une beretik, hipotekatzen diren ondasunak, obligazio nagusia betetzearen menpe geratzen dira zuzenean eta berehala, jabea edozein delarik ere.

  • Ondasun higigarrien hipoteka:

    Ondasun higigarrien hipoteka ondasun higiezinetarakoen antzeko identifikazioa duten eta, beraz, hipotekagarriak diren ondasunetan egingo da.

Ondasun hauei egin ahal zaie ondasun higigarrien hipoteka:

  • merkataritza-establezimenduei
  • automobilei eta motordun beste ibilgailu batzuei, tranbiei eta trenbideetako bagoiei
  • aireontziei
  • industria-makineriari
  • jabetza intelektualari eta industrialari
  • Eskritura publikoz eratu behar da hipoteka, eta Legeak ezarritako erregistro berezian inskribatu behar da.

Bahia:

Legearen arabera, identifikatzen eta pertsegitzen zailagoak diren ondasunetan aplikatuko da bahia.

Bahi-kontratua eratzeko, hipotekaren baldintzak betetzeaz gain, bahitzen den ondasuna hartzekodunaren edo hirugarren baten esku jarri behar da, aldeak ados jarrita. Merkataritzako gauza higigarri guztiekin egin daiteke bahi-kontratua, jabetzan hartzeko modukoak badira, behinik behin.

Kontratu honen arabera, hartzekodunak bere esku duen edo hirugarren baten esku utzi duen gauza kreditua ordaintzen zaion bitartean atxikitzeko eskubidea du. Hartzekodunak ezin izango du bahi gisa emandako gauza jabearen baimenik gabe erabili. Halakorik egiten badu, edo beste modu batean abusatzen badu, gordailua eratzeko eskatu dezake jabeak.

Eskualdatzerik gabeko bahia

Kasu horretan, pignoratutako gauzak jabearen esku geratuko dira.
Bahia eskritura publikoan eratuko da, edo, banku-eragiketen kasuan, merkataritza-artekariak esku hartutako polizan. Edonola ere, Legeak ezartzen duen erregistro berezian inskribatu beharko da.

Bahia eratutakoan, zordunak ezin izango du ez besterendu ez lekualdatu, hartzekodunaren baimenik gabe.

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI