Arrisku-kapitala 

Epe luzerako inbertsio minoritario eta aldi baterakoa da, errentagarritasun- eta/edo hazkunde-aukera handiak dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindakoa. Jarduera hori kapitalean inbertitzen espezializatuta dauden enpresek egiten dute, eta, balio finantzario hutsaz gain, beste balio bat eransten diote.

Ezaugarriak

Urtarrilaren 5eko 1/99 Legeak Arrisku Kapitaleko Sozietateen (SCRen) eta Arrisku Kapitaleko Enpresak Kudeatzen dituzten Sozietateen (SGECRen) jarduera arautzen du.

Arrisku-kapitaleko inbertsioa aukera interesgarria da ETEak kapitalizatzeko, enpresa horiek (batez ere hazten ari direnean) finantzatzeko izaten dituzten zailtasunak aintzat hartzen baditugu.

Jarduera horretan espezializatutako inbertsio-konpainiek egiten dute inbertsioa, izan ere, nolabaiteko arriskua duen erakundea baita.

Funtsean, bi erakunde mota daude:

  • Arrisku Kapitaleko Sozietateak. Errekurtsoak batez ere ETE berritzaileak aldi baterako finantzatzera bideratzen dituen sozietatea da. Kudeaketan ere laguntzen duenez, balio erantsia ematen dio helburuko enpresari. Ez du iraupen mugatua izaten eta baliabideak ugaritu ditzake, kapital-gehikuntzen bidez.
  • Arrisku Kapitaleko Fondoak Kudeatzeko Sozietatea. Arrisku-kapitaleko inbertsioetan eskarmentu eta prestigio handia duten espezialisten taldea. Aldi baterako Arrisku Kapitaleko Fondoak eratu eta kudeatzen dituzte, kopuru finko baten eta desinbertsioko plusbalioetan partaidetza jakin bat lortzearen truke.

Gaur egun, 51 erakunde daude Espainian -2.073,49 milioi euroko baliabideak dituzte- eta horietatik 23 SGERCak dira.

Ia 51 erakunde horiek guztiak Espainiako Kapital Inbertsioko Elkartekoak (ASCRIkoak) dira.

Inbertsioa enpresa hartzailearen fase hauetakoren batean egin daiteke:

  • Ideian
  • Abiatzean
  • Hedapenean
  • Ordezkapenean
  • Kredituzko erosketan ( LBO/ MBO/MBJ)
  • Berrorientazioan

Hedapenarena eta kredituzko erosketarena dira inbertitzaileek gustukoen dituzten faseak -inbertitutako kopuru osoaren % 40na jaso dute-. Ideiaren fasean inbertitu da gutxien (%1), arriskurik handiena momentu horretan baitago.

Informazio gehiago

 

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI