Hasiera - ETEen finantziazioa - Finantzaketa-tresnak - Beste finantza-tresna batzuk - Swap
Aldi jakin batean eta hitzartutako arau batzuk betez, diru-fluxuak elkartrukatzea adostu duten bi alderdiren arteko finantza-transakzioa da. Moneten eta interes-tasen gorabeherak murriztea da bere helburua.
Kreditua emateak, errenta finkoko tituluen harpidetzak (interesa finkoa edo aldakorra delarik) edo dibisa-trukeak duten arriskua saihesteko erabiltzen dira normalean.
Swap izenekoak, enpresa baten pasiboaren kudeaketako elementu gisa, aukera ematen du zor-mota batetik beste batera igarotzeko.
Swap eragiketek ematen dituzten truke-teknikek aukera ematen diete bi alderdiri edo gehiagori bakoitzak merkatu desberdinetan izan ditzakeen abantailen onura elkartrukatzeko. Horretarako, oinarrizko arau bikoitza bete behar da: Alderdiek interes zuzena edo zeharkakoa izan behar dute euren zorren egitura elkartrukatzeko eta, aldi berean, alderdi bakoitzak, Swap -ari esker, bere obligazioaren kostu baxuagoa lortzen du.
Eragiketa-motak Swap
Forma arruntena da. Alderdien arteko akordioa dago interes-tasen arriskua finkotik aldakorrera edo alderantziz elkartrukatzeko.
Bi alderdiek tronko berdineko zorra baina finantza-kostu desberdinekoa dutela esan nahi du.
Bietako batek merkatuko erreferentziako interes-tasa batekiko adierazitako finantza-kostua du (adibidez . MIBOR, LIBOR, Lehentasunezkoa, etab.) eta besteak finkoa edo beste erreferentzia-mota batekiko adierazitakoa du. Dibisa desberdinekoak ere izan daitezke.
Tronkoa moneta desberdinetan adostutako aldi baterako elkartrukatu nahi duten bi alderdiren arteko finantza-kontratua da.
Mugaeguna iristean, tronkoak eskurako jatorrizko tasan egindako elkartrukeak dira.
Adostutako aldian, alderdiek trukatuta ordaintzen dituzte interesak.
Alcalá, 2728014 MadridTel: 91 596 50 00
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España
Síguenos en: