Hasiera - ETEen finantziazioa - Finantzaketa-tresnak - Beste finantza-tresna batzuk - Produktu deribatuen merkatuak Espainian

Produktu deribatuen merkatuak Espainian 

Tresna deribatuen barruan bi familia edo bloke berezitu daude, produktu antolatuak eta over the counter.

  • Produktu antolatuen kasuan, negoziazioa, erregistroa, likidazioa eta konpentsazioa merkatu antolatuen bitartez egiten dira. Merkatu antolatu horiek konpentsazio-ganberak dituzte eta eragiketaren amaiera onaren bermea eskaintzen diete erabiltzaileei. Produktu antolatuek estandarizazio-maila altua izaten dute kontratuen ezaugarri orokorretan.

    Merkatu antolatuetan negoziatzen diren produktuak eperako merkatuak eta aukeren merkatuak dira eta honako hauek nabarmentzen dira:

    • Interes-tasak (epe labur, ertain eta luzekoak)
    • Dibisak
    • Burtsako indizeak
    • Salgaiak
    • Aukerak
  • Over the counter produktuak (OTC)

    OTC produktuak, bestalde, merkatu ez-antolatuen bitartez negoziatu, likidatu eta konpentsatzen diren produktuak dira. Alderdi kontratugileek dagokien kontrakontuko arriskua hartzen dute euren gain (ez dago konpentsazio-ganberarik). Produktu horiek, batzuetan, nolabaiteko estandarizazio-maila dute, baina zenbateko, data eta kontratuko beste ezaugarri batzuen arloan, neurriko eragiketen diseinua izatea da euren ezaugarri nagusia.

    OTC produktu-sorta askotarikoa eta heterogeneoa da, izan ere, finantza-berrikuntzak produktu horien barietate berri ugari sortzen baititu. Honako hauek dira Espainian gehien erabiltzen diren OTC produktuak:

    • Forward (zor publikoa, dibisak eta banku artekoa)
    • Aukera arruntak
    • Swap (interes-tasak, dibisak eta akzioak)
    • Cap, floor eta collar. Aukera exotikoak (sintetikoak, look back, Asiakoak, ekitaldiko batez besteko prezioa, baldintzazkoak, askotariko azpikoak, etab.)
    • Swap-en gaineko aukerak (swaptions)
    • Bono babestuak, warrant, bihurgarriak, trukagarriak, lehentasunezko harpidetza eskubideak eta interes-tasetan, dibisetan eta akzio eta indizeen burtsa-kotizazioetan egituratutako beste produktu batzuk.

Motak

MEFF Errenta Finkoa

Bartzelonan kokatutako gidaritza-sozietatea da. Azpiko gisa errenta finkoa edo interes-tasak dituzten produktu deribatuen merkatua eta dibisak kudeatu eta ikuskatzeko ardura du. Eragiketak likidatu eta konpentsatzeko sistema propioa du. Honako hauek dira negoziatzen diren produktu batzuk:

  • Aukeren kontratuak:
    • 3 urterako bonoak
    • 10 urterako bonoak
    • MIBOR a 90 días
  • Eperako kontratuak:
    • 3 urterako bonoak
    • 10 urterako bonoak (produktu garrantzitsuena da)
    • MIBOR 90 egunera
    • MlBOR 360 egunera

MEFF Errenta Aldakorra

Madrilen kokatutako gidaritza-sozietatea da. IBEX 35 indizearen gaineko aukeren merkatua eta eperako merkatua eta akzioen gaineko aukerak kudeatu eta ikuskatzeko arduraduna da. MEFF Errenta Finkoak bezala, baloreak likidatu eta konpentsatzeko sistema propioa du. Honako hauek dira negoziatzen diren produktu batzuk:

  • Aukeren kontratuak
    • IBEX-35 indizearen gaineko aukerak
    • Akzioen gaineko aukerak
  • Eperako kontratuak
    • IBEX-35 indizearen gaineko eperakoak

Bi erakundeak dira MEFF Sozietate Holding-aren mendekoak. Bartzelonan du egoitza eta bere funtzioa bi merkatuak koordinatzea da. MEFF Errenta Finkoa erabat handizkari-izaerako merkatua da. Merkatuko partaidetzen zatirik handiena munduko 700 banku baino gehiagok osatzen dute. MEFF Errenta Aldakorrak, aldiz, askoz gehiago begiratzen die partikularrei. Partikularrek % 60tik gorako partaidetza erlatiboa dute negoziazio osoan.

Honako hauek dira sozietate hauek titulu deribatuen merkatuan, euren antolatzaile gisa, betetzen dituzten funtzio nagusiak:

  • Negoziatzen diren kontratu-motak edo titulu deribatuak definitzen dituzte.
  • Merkatuan zuzeneko eragiketak egin ditzaketen agenteak (kide likidatzaileak) zeintzuk diren erabakitzen dute.
  • Eroslearen eta saltzailearen arteko konpentsazio-ganbera gisa jokatzen dute. Horrela, erosleek eta saltzaileek sozietate antolatzailea dute beti aurkako alderditzat Sozietate antolatzaileak prezio berean erosi eta saltzen du beti.
  • Eperako konpromisoak hartzen dituzten agenteei eskatzen zaizkien bermeak finkatzen dituzte

Informazio gehiago

Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa - CECA

Alcalá, 27

28014 Madrid

Tel: 91 596 50 00

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI