Hasiera - ETEen finantziazioa - Finantzaketa-tresnak - Beste finantza-tresna batzuk - Finantza-etorkizunak
Etorkizunaren definizioa honako hau izan daiteke: bi alderdiren arteko hitzarmen edo akordio loteslea, finantza-aktibo fisiko bat prezio jakin batean eta aurretik finkatutako etorkizuneko data jakin batean trukatzea helburu duena. Finantza-etorkizun guztien funtzionamendua ondasun fisikoen etorkizunaren antzekoa izaten da funtsean. Baina beste horietan ez bezala, kontratuaren oinarrizko aktiboa ez da ondasun fisikoa, interes finkoko tresna edo bi dibisaren arteko truke-tasa baizik.
Lehengaien prezioen, interes-tasen, truke-tasen... neurriz kanpoko hegazkortasunari eta Fras, Swaps, Opzioak izenekoei eta aurreko aldagaien fluktuazio-arriskua kudeatzeko gainerako tresnei erantzuteko sortu ziren.
Ekonomia-jardueren hazkundeak eperako merkatuak sustatu zituen neurri handi batean. Merkatu horiek gero eta finantzaketa bolumen handiagoak behar zituztenez, parte-hartzaileen arriskuak ere etengabe handitu ziren prezioen fluktuazioen ondorioz. Horregatik, arrisku-prima delakoa ordaintzeko eskatzen hasi ziren parte-hartzaileak. Arrisku-primaren eraginez, kostuek gora egin zuten, eta azkenean jasanezinak ziren jarduleentzat. Beraz, arazo hori konpontzeko sortu zituzten etorkizunetako merkatuak.
Finantza-etorkizunak abenduaren 20ko 1814/1991 Errege Dekretuan daude finkatuta, Espainiako etorkizunetako merkatu ofizialak eta aukerak arautzen baititu.
Gaur egun, ia edozein alderditan kontratatzen dira etorkizunak. Izan ere, prezioen hegazkortasuna negoziatzen da, eta gaur egun ia produktu guztien prezioak dira hegazkorrak.
Bi eratako kontratuak bereizi daitezke, zer aktibotan oinarritzen diren kontuan hartuta:
Etorkizunetako kontratuen aktibo fisiko edo errealen iturburuak bi multzo handi hauek dira:
Gaur egun mundu osoan hedatu dira, eta commodities erako etorkizunei buruzko negoziazioetan oinarritutako kontratuei eta produktu bakoitzaren kalitateei lotutako estandarrak finkatuta daude jadanik merkatu nagusietan.
Finantza-etorkizunak 70eko hamarkadan hasi ziren negoziatzen, honako aktibo hauetan oinarrituta (sortu ahala):
Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa - EAKK
Alcalá, 27
28014 Madrid
Tel: 91 596 50 00
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España
Síguenos en: