Hasiera - Enpresak sortzea - Enpresen forma juridikoak
ikusi guztia | itzuli era juridikoetara
Ohituraz, modu pertsonalean, zuzenean, bere kontura eta beste pertsona baten zuzendaritza- eta antolaketa-eremutik kanpo, dirua irabazteko asmoz eta besteren konturako langileekin edo langilerik gabe jarduera ekonomiko edo profesionala garatzen duen pertsona fisikoa da.
Merkataritza alorrean, Merkataritza Kodeak eta eskubideei eta betebeharrei dagokionean, Kode Zibilak eraentzen du banakako enpresaria.
20/2007 Legeak, uztailaren 11koak, lan autonomoaren estatutuari buruzkoak, arautzen du ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa. Hau da, irabazia lortzeko jarduera ekonomiko edo profesionala modu ohikoan, pertsonalean, zuzenean eta normalean bezero deritzon pertsona fisiko edo juridiko batentzako egiten duen pertsona da. Bezero horren menpekoa izango da, gutxienez, bere irabazien %75.
Bien arteko kontratua idatziz egingo da derrigorrean eta dagokion bulego publikoan erregistratu beharko da.
Liburu horiek enpresariak duen erregimen fiskalaren baitan egongo dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen eta Sozietateen, Ez Egoiliarren Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen legeen aldaketa partzialaren arabera.
Enpresari indibidualak bere izenean egiten du enpresa-jarduera eta bere gain hartzen ditu jardueraren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak. Hirugarrenen aurrean erantzukizun unibertsala du eta egungo eta etorkizuneko ondare guztiarekin erantzun behar du bere enpresaren jardueran egindako zorren aurrean.
Enpresaria ezkonduta badago, bere jardueren ondoriozko erantzukizuna ezkontidearengana ere hel daiteke. Horregatik, kontuan izan behar da bikotearen erregimen ekonomikoa eta euren ondasunen izaera.
Edozein kasutan, ezkontideak askatasuna du baimena baliogabetzeko, bai berariazkoa eta bai ustezkoa.
Zentzu horretan, enpresari indibiduala ez dago behartuta Merkataritza Erregistroan erregistratzera baina komenigarria izan liteke, beste arrazoi batzuen artean, ezkontideari buruzko datuak, bikotearen erregimen ekonomikoa, kapitulazioak eta baita ezkontideak ondasun komunek edo pribatiboek enpresa-jardueran duten eraginari emandako baimena, baliogabetzea edo aurkakotasuna erregistratzeko ere.
Ez dago gutxieneko legalik
PFEZ (jarduera ekonomikoen ondoriozko errendimenduak)
Enpresa Internetez sortu nahi izanez gero, banakako enpresariaren sortzeko eta martxan jartzeko izapideak bitarteko telematiko bidez egin daitezke. Horrela, ekintzailea joan-etorrian ibiltzea saihesten da eta denbora eta kostuak nabarmen aurrezten dira. Horretarako, Dokumentu Elektroniko Bakarra (DEB) bete beharko duzu zuk zeuk Internet bidez, edo gure Aholkularitzarako eta Izapideari hasiera emateko Puntuetara (PAIT) hurbilduta; bertan, izapideak betetzeko laguntza jasoko duzu. Egin beharreko joan-etorri bakarrak hauek izango dira PAITera egindakoa, sistema hori hautatuz gero, eta Notariotzara.
Izapideari abiarazi ostean, Internet bidez kontsulta dezakezu espedientearen egoera. Gainera, hala nahi izanez gero, telefono mugikorrean mezuak jasoko dituzu izapide garrantzitsuenak amaitu direla berri emanaz.
Enpresariari bere enpresa-ekimena nola martxan jarri azaldu zaionean eta bere enpresa bide telematikoak erabilita sortzea erabakitzen duenean, izapidetzerako beharrezko datu guztiak biltzen dituen DEB betetzea izango da lehen urratsa.
Horretarako, ekintzaileak beharrezko informazio guztia eman beharko du, DEB norberak egiten ez badu Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutik, PAITeko teknikariak bete dezan DEB eskatzen zaion dokumentazioarekin. DEB betetzeko DEB Betetzen Laguntzeko Programa (DEBBLP) erabiliko da.
Dokumentu Elektroniko Bakarra bete eta gero, izapidetze telematikoa hasiko da. Une horretatik aurrera, izapidetze telematikoaren sistemak (STT-CIRCE) prozesuan parte hartzen duen erakunde bakoitzari dagokion DEBen zatia bidaltzen dio, bere eskumeneko izapideak egin ditzan.
DEB bidali eta STT-CIRCE bidez jartzen dira martxan Gizarte Segurantzako izapideak. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera eta Itsasoko Gizarte Institutura (GSDO/IGI) bidaltzen da DEB, Kotizazio Kontuko Kodeak sortzeko, afiliatzeko, hala balegokio, eta enpresariari eta banakako enpresariaren langileei, izanez gero, alta emateko. GSDO/IGIk STT-CIRCEri itzultzen dizkio Kotizazio Kontuko Kodeak; beharrezkoa bada, bazkideen eta langileen Afiliazio Zenbakiak eta, azkenik, alta emango die aipatutakoei. Gogorarazi behar da, 01. urratsean aipatutako DEBBLP programak behin-behineko kokapen bat ematen duela Gizarte Segurantzako Erregimenean, DEBen sartutako datuen arabera. Horrek guztiak asko errazten du Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan eta Itsasoko Gizarte Institutuan (GSDO/IGI) zein izapide egin behar diren zehazten.
DEB bidaltzen den unean, banakako enpresariaren jarduera abiarazi dela ere jakinarazten zaio Zerga Agentziari, Errolda Aitorpena bidalita.
Sozietateen kasuan bezala, Datuen Babeserako Agentzian erregistratuko dira DEB formularioan enpresariak jakinarazi dituen datu pertsonalak dituzten fitxategiak. Fitxategien jakinarazpen hori hautazkoa da DUEn.
Legez, ekintzaile oro derrigortuta dago enpresa barruko langileen, hornitzaileen.... datu pertsonaldun fitxategien berri ematera Datuak Babesteko Espainiako Agentziari. Agentziari egin beharreko jakinarazpen hori DEB xede horretarako bideratutako atalak beteta egingo da edo zuzenean Datuen Babeserako Espainiako Agentziara jota.
Internet bidez enpresa sortzeko eta martxan jartzeko beharrezko dokumentazioa
Enpresa Internet bidez sortzea [es]
Ez du sortzeko aldez aurreko prozesurik behar.
Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa Ministerio de Industria, Energía y Turismo Paseo de la Castellana, 160 - 28071 Madrid - España
$Resources:SIGUENOS
$Resources:AVISO