Hasiera - Enpresak sortzea - Kontratazio publikoa

Kontratazio publikoaren gida praktikoa ETEentzako 

Espainiako kontratazio publikoen zenbatekoa, hau da, estatuak, autonomia-erkidegoek, udalek, aldundiek, erakunde autonomoek eta abarrek enpresa pribatuei euren funtzionamendu arrunterako erosten dietenaren zenbatekoa urteko 130.000 milioi eurokoa da gutxi gorabehera, Espainiako BPGg-aren (Barne Produktu Gordina) % 13.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da ETEek eragiketa-pila horretan parte hartzea, bai negozio-aukera gisa eta baita gizarte osoaren zerbitzura dauden enpresa-lehiakortasunaren eta -berrikuntzaren maila igotzeko ere. Horretarako, hobekuntzak egin behar dituzte Administrazioarentzako kostuan eta kalitatean. Hobekuntzek eragina izango dute kontrataziorako baliabideak esleitzeko orduan eta negozioen bideragarritasuna eta lan-kontratuak gehitzeko aukera handituko dira.

Zuzendaritza Nagusi honek badaki kontratazio publikoko prozesuen zailtasunek gogoa ken diezaieketela enpresa txikiei negozioa garatzeko eremu garrantzitsua izan daitekeen arloan parte hartzeko.

Horixe izan da argitalpen hau egitera eraman gaituen arrazoia, ETEei Kontratazio Publikoen funtsezko merkatu honetan sartzen laguntzea.

Horretarako, alde batera utzi dugu, ahal den heinean, hizkera administratiboa eta bere tokian hizkera arrunta eta ulergarria hartu dugu. Horrela, Kontratazioa zer den eta nola eta noiz egiten den azaltzen dugu urratsez urrats, denek sarbidea izan dezaten kontratazio publikoaren mundu zabal horretarako, merkataritzako hornitzaileek berez dituzten zailtasunekin soilik.

Europako Kontratazio Publikoaren Unibertso osoa irekita geratzen da Espainiako enpresarientzat. Horrela, ulertuta eta ezagututa, Espainiarako sistema ia berdina da eta Europar Batasuneko herrialde guztietako lizitazio publikoetan parte hartzeko behar diren ezagutzetara harmonizatuta dago. Europar Batasuneko kontratazio publikoa Espainiakoa baino hogei bider handiagoa da.

Gidaren helburua galdera erraz bati erantzutea da: zer egin behar dut sektore publikoari saltzeko? Horretarako, eman diren urratsak azaltzen ditu eta adibide praktikoak jartzen ditu kontzeptuak errazago ulertzeko.

Kontratazio Publikoaren gida praktikoa ETEentzako [ES]

Espero dugu baliagarria izango duzula.

 

Ekintzaileei Laguntzeko Zentroen mapa
Enpresa Txiki eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren azpi-egoitza elektronikora
Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren egoitza
Cevipyme
Ayudatec
Enpresa Izapidetzeko Puntuen Sarea
Titulizazio Fondoak, ETE - ETETF

Dirección General de Industria y de la Pequeña y Mediana Empresa
Ministerio de Industria, Energía y Turismo
Paseo de la Castellana, 160 plantas 11-12. - 28071 Madrid - España

Centro de Asesoramiento a Emprendedores

Síguenos en: twitter facebook linkedin

Logo WAI