Enterprise Europe Network

Enterprise Europe Network Europako ETEei berrikuntza eta lehiakortasun-ahaleginetan laguntzeko tresna garrantzitsuenetako bat da. Europar Batasunaren ia lurralde osoa estaltzen duten 70 bat partzuergotan eratutako 500 enpresa-erakunde baino gehiago hartzen ditu. Lehen EICek eta IRCek eskaintzen zituzten zerbitzuak erakunde bakarrean txertatzea, eremu geografiko hurbilagoa izatea, zerbitzuen kalitatea eta profesionaltasuna handitzea eta administrazio-izapideak sinplifikatzea dira sare berriaren helburuak.

Enterprise Europe Networkek honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

1.- Enpresei nazioartekotzeko laguntza.

2.- Produktu berrien Berrikuntzarekin zerikusia duten zerbitzuak.

3.- Proiektuetarako sarbidea eta EBren finantzaketa.

4.- Europako Batzordeari informazioa ematea. Sareak norabide bikoitzeko lana egingo du enpresen eta Batzordearen artean, informazioa eta ikuspegiak bi norabideetan igorriz.

Informazio gehiago lortzeko: Enterprise Europe Network-en web orria

Espainiako partzuergo-sareari buruzko informazioa: http://www.enterprise-europe-network.ec.europa.eu/countries/spain_en.htm