Enpresa Txiki eta Ertainaren Behatokia

ETEren Behatokiak, uztailaren 29ko 943/2005 Errege Dekretuak [es] arautzen duenak, (irailaren 9ko BOE. Akatsen zuzenketa [es], azaroaren 18ko BOE) enpresa txiki eta ertainentzako garrantzitsuak diren arazoen azterketa, eztabaida eta hedapeneko tresna eraginkorra eta nahasita dauden agenteen arteko eztabaida-foroa izan nahi du, ministerioetako departamentuen, autonomia erkidegoen, enpresa-erakunde eta sindikatuen, merkataritza-ganberen eta ekonomia sozialeko ordezkarien arteko eztabaida-foroa hain zuzen ere.

ETEren Behatokiak sustatzen ditu ETEren egiturazko egoerari buruzko azterlanak [es] eta enpresa-sustapeneko eta enpresen berrikuntzako politikei buruzkoak.

Bestalde, jarduketa-proposamenak egiten dizkie Administrazio eskudunei eta gomendioak ematen dizkie bitartekariei eta ETEei euren lahiakortasuna hobetzeko.

Informazio gehiago [es]