Kapital publikoko enpresa, Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriora atxikia. Haren jarduera ETE-ei laguntzeko finantza-tresna berriak bilatu eta erabiltzean datza.
Sozietatearen helburuak
Zehazki, partaidetza-maileguaren formula eskaintzen du finantzaketa gauzatzeko. Ezaugarri hauek ditu:
- Urteko interes-tasa aldatu egiten da enpresa mailegu-hartzailearen jardueraren bilakaeraren arabera.
- Mailegu-hartzailearen beste edozein kreditu edo obligazioren mendeko galdagarritasun maila du, eta zordun arrunten ondoren kokatuko da kreditu-hurrenkeraren arabera.
- Interesak gastu kengarriak dira zerga-kontuetan.
- Merkataritza-legedian aurreikusten diren kapital-murrizketari eta sozietateen likidazioari begira, kontabilitate-ondaretzat hartzen dira.
- Amortizazio aurreratuetan, fondo propioak zenbateko berean handitu behar dira.
Informazio gehiago