Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiaren sozietate instrumentala da. Finantza-arazoei aurre egiteko aparteko bermeak behar dituzten enpresa txiki eta ertainekin, mikroenpresekin eta enpresa sortu berriekin Elkarren Bermerako Sozietateek hartutako arriskua birfidantzatu edo partzialki estaltzea da haren jardueraren funtsa; inbertsio eta proiektu berritzaileei ematen die lehentasuna.
Gaur egun, lankidetza-hitzarmenak ditu sinatuta honako hauekin: Europako Inbertsio Funtsarekin; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin eta Arrantzako Produktuak eta Itsas Haztegiak Arautzeko Funtsarekin.
Kreditu Ofizialeko Institutuak (KOIk) kapitalaren % 23,81 du.
Informazio gehiago