Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionala da Espainiako Zientzia eta Teknologia sistemak epe ertaineko ikerketa eta berrikuntzako politikaren helburuak eta lehentasunak garatzeko duen programazio-tresna. Eszenategi horrek, I+G+B-ko jarduketa guztiak eta, ondorioz, Plan Nazionalak finantzatutako guztiak gidatu behar dituzten honako oinarrizko printzipio hauek aurkezten ditu: lehenik eta behin ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak herritarren, gizarte-ongizatearen eta garapen iraunkorraren zerbitzura jartzea, emakumea erabat eta berdintasunez txertatuz; bigarrenik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko faktore bihurtzea eta, hirugarrenik, ezagutza berriak sortzeko funtsezko elementua izatea.
Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalak planaren helburu nagusiekin lotura zuzena duten lau arlotan oinarritutako egitura aurkezten du: lehen arloa, ezagutzak eta ahalmenak sortzekoa; bigarrena, I+G+B sustatzekoa eta lankidetzakoa; hirugarrena, arloko garapen eta berrikuntza teknologikokoa: eta laugarrena, ekintza estrategikoena.
Helburu horiek bete ahal izateko, Plan berriak sei tresna-jardunbide aurreikusten ditu. Sei horien artean dago ezagutza eta transferentzia teknologikoa erabiltzeko jardunbidea. Tresna-jardunbide hori programa teknologiko bakarraren bitartez egituratzen da, hain zuzen ere, oinarri teknologikoko enpresen transferentzia teknologiko, balioztapen eta sustapeneko programarekin. Programa horren helburua da finantzaketa publikoarekin egindako jarduketetako ikerketa-emaitzen transferentzia bermatzea eta sektore publikoaren eta pribatuaren artean teknologia eta ezagutza transferitzeko prozesuak hobetzen dituzten neurriak sakontzea eta sustatzea.