"Innoempresa", Enpresa Txiki eta Ertainei Berritzen Laguntzeko Programa (2007-2013)

InnoEmpresa programak Espainiako Gobernuak egindako Erreformen Plan Nazionaleko lehentasun estrategikoetako bati erantzuten dio. Programa horren bitartez, enpresa txiki eta ertainen ahalmen berritzailea hobetu nahi da, Espainiako enpresa-ehunaren parte garrantzitsua direlako.

Abenduaren 22ko 1579/2006 Errege Dekretuak, "InnoEmpresa" 2007-2013 programaren laguntza-erregimena eta kudeaketa-sistema finkatzen ditu. Dekretu horren esparruan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eskualdez gaindiko proiektuetarako oinarriak garatzen ditu eta euren lurraldeetarako oinarriak garatzen dituzten eta urteko deialdiak argitaratzen dituzten Autonomia Erkidegoekin koordinatuta kudeatzen du Programa.

InnoEmpresa programak 500 milioi euroko aurrekontua du 2007-2013 aldirako eta EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 95 milioi euroko finantzaketa ere izango du. Gainera, Enpresa Txiki eta Ertainaren Arloko Batzarrean horrela erabakitzen duten autonomia-erkidegoen finantzaketa gehigarria izango du.