ENAC - Ziurtapeneko Erakunde Nazionala

ENAC erakunde pribatu, independente eta irabazi asmorik gabekoa da, eremu nazionalean Ziurtapeneko Sistema bat koordinatu eta zuzentzen duena, Europar Batasunak (EN45003 eta EN45010) eta nazioarteak xedatutako irizpide eta arauekin bat etorriz.

ENAC-ek adostasuna ebaluatzeko jarduerak egiten dituzten erakundeak ziurtatzen ditu, edozein delarik bere jarduera garatzen duen sektorea, bere tamaina, bere izaera publikoa edo pribatua eta elkartekoa nahiz enpresakoa edo unibertsitatekoa nahiz ikerketa-erakundekoa bada.

  • Laborategiak
  • Ikuskapen-erakundeak
  • Ziurtapen-erakundeak
  • Ingurumen-egiaztatzaileak

Jarduketak:

  • Helburu komunak dituzten estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeetako kide izatea.
  • Beste herrialde batzuetako erakunde nazionalekin harremanak izatea, esperientziak trukatuz eta lankidetza-hitzarmenak sinatuz.
  • Ziurtapeneko prozedurak eta teknikak sustatzea eta hedatzea.
  • Normalizazioko eta metrologiako erakunde nazionalekin eta nazioartekoekin elkarlanean aritzea.
  • Legez edo xedapenen bitartez baldintza hori bete behar duten erakundeak ziurtatzeko Herri Administrazioekin elkarlanean aritzea.

Informazio gehiago: