Espainiako Normalizazio Erakundea (N+Z) Espainiako erakunde pribatu, independente eta irabazi asmorik gabekoa da, estatuko, erkidegoko eta nazioarteko esparruetan aitortutakoa eta, normalizazio eta ziurtapen jarduerak garatuz, enpresen kalitatea, lehiakortasuna, produktuak eta zerbitzuak hobetzen eta ingurumena eta, ondorioz, gizarte osoaren ongizatea babesten laguntzen duena.
Eskumenak ditu industria- eta zerbitzu-sektore guztietan eta eskubide osoko kide da eta modu aktiboan parte hartzen du nazioarteko foroetan (ISO/IEC), Europakoetan (CEN/CENELEC/ETSI) eta Ameriketakoetan (COPANT).
Helburuak:
- Espainiako arau teknikoak egitea (UNE) alderdi interesatu guztiei irekitako parte-hartzearekin eta Europako arauak egiteko Espainiako ekarpena bultzatzen laguntzea (EN) eta baita nazioartekoak egiteko ere (ISO).
- Produktuak, zerbitzuak eta enpresak (sistemak) ziurtatzea, merkataritza-elkartrukeak eta nazioarteko lankidetza bideratzen lagunduko duten lehiarako balio bereizgarria emanaz.
- Gestioa gure bezeroen gogobetetasunera eta gure pertsonen parte-hartze aktibora bideratzea, erabateko kalitate-irizpideekin, eta garapen lehiakorra bermatuko duten emaitzak lortzea.
- Kalitatearekin lotzen gaituen eta bikaintasuna bilatzen duenarentzako laguntza gisa identifikatzen gaituen kulturaren hedapena bultzatzea.
Informazio gehiago: