Enpresak sortzeko esparruko beste neurri batzuk.
Geroago, 2006ko Europako Kontseiluak enpresak sortzeko denbora astebetera murrizteko hartutako erabakiari Espainiak emandako erantzun gisa, hainbat neurri hartu ziren Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legea [es], Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko martxoaren 23ko 2/1995 Legea aldatzen duena. Honako hauek dira ezarritako neurriak:
- Sozietate mugatu bateko bazkideek estatutu sozialen eredu orientagarria hartzeko aukera izatea.
- Estatutu sozialen eredu orientagarri hori oso-osorik hartuz gero, 48 ordukoa izango da Probintziako Merkataritza Erregistroan sozietate mugatua eratzeko eskrituraren inskripzioa egiteko beharko den denbora.
- Aurreerregistratutako izen sozialen poltsa sortu da.
Azkenik, aipagarria da Espainiako Gobernuak hartu duen konpromisoa, enpresei eragiten dieten karga administratiboak 2012a baino lehen % 25ean murriztekoa, 2007ko udaberriko Europako Kontseiluaren ondorioek adierazten duten bezala. Konpromiso hori, Ministro Kontseiluaren 2007ko maiatzaren 4ko Akordioan gauzatu zen, izan ere, araudia hobetzeko eta karga administratiboak murrizteko programa bultzatzeko erabakia eta helburu eta neurri zehatzak izango zituen gaiaren inguruko Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartu zituen. Ekintza Plana 2008an argitaratuko da. Ikus Herri Administrazioen Ministerioaren web orrialdea informazio gehiago lortzeko.