Enpresak sortzeko sailean administrazioa sinplifikatzea

Enpresa Leihatila Bakarren sarea sortzea (1999).

1999an Enpresa Leihatila Bakarren (ELB) sarea sortu zen Estatuko Administrazio Orokorraren (Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa eta Herri Administrazioak), Autonomia Erkidegoen, toki-erakundeen eta Merkataritza Ganberen goren Kontseiluaren arteko akordioen bitartez. Enpresak sortzera zuzendutako informazio, arreta eta administrazio-izapidetzako zerbitzu integratuak emango zituzten bulegoen sarea sortzea zen helburua. Modu horretan, Enpresa Txiki eta Ertaina indartu nahi zen.

1999tik 2004ra bitartean sarea garatzen joan zen, hamahiru Autonomia Erkidegotan banatutako 31 bulego osatu arte.

hurrengoa >>