Enpresaren Erantzukizun Soziala

Enpresen ohiko helburu eta funtzioei elementu sozialak eta ingurumenekoak gehitzen dizkion "enpresa-eredu berri" baten funtsezko zati edo elementu estrategikotzat jotzen zen EES (Enpresaren Erantzukizun Soziala) eta, 2005eko martxoan, Enpresaren Erantzukizun Sozialari buruzko Adituen Foroa sortu zen EESren garapenari bultzada emateko asmoz.

Foroaren helburua, Europar Batasuneko instituzioek definitutako garapen iraunkorraren esparruan, etika sozialeko eta ingurumeneko jardunbideak sustatzeko neurriak aztertzea, eztabaidatzea eta proposatzea izan da.

ETEren Politikagintzarako Zuzendaritza Nagusiak, ETEei Laguntzeko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, Gobernuak sortutako eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak burututako gaiari buruzko Adituen Foroan parte hartu zuen.