Enpresa-proiektu oro ideia jakin batean oinarritzen da, eta negozio-aukera jakin bat antzeman ondoren sortzen da ideia hori. Enpresak sortzeko asmoa hainbat modutan bururatu dakieke ekintzaileei, bakoitzaren egoeraren arabera. Negozio jakin bat aukeratzera eramaten duten faktoreak oso ugariak dira. Baina oro har, honako faktore hauek izaten dira nagusi:
- Besteen esperientziak errepikatzeko gogoa: negozio berriek eragiten dute, gehienetan ekonomia hedapen-garaian dagoenean.
- Gehiegi bete gabeko, berriki sortutako edo hazkunde-portzentaje handiko merkatuetan negozio-aukera berriak antzematea.
- Merkatu, sektore edo negozio jakinei buruzko ezagutza teknikoak izatea.
- Enpresa sortu nahi duenaren lan-esperientzia: beste negozio bateko langile edo zuzendari izan ondoren, bere kasa hasi nahi du.
- Ustez merkatua sorrarazi dezakeen produktu berritzaile bat izatea esku artean.
- Negozio edo jarduera errazak, edonori bere kasa aritzeko aukera ematen diotenak.
Kasuan kasuko negozio-ideia garatzeko idazten den lan-dokumentua. Irekia eta dinamikoa izaten da, eta ideia garatu ahala eguneratu egiten da. Laburra eta argia behar du izan, erakargarria irakurlearentzat. Ez dago eredu estandarrik, hainbat eratakoa izan baitaiteke, baina oro har honako alderdi hauek uztartzen ditu:
- Enpresaren, negozioaren edo enpresa-ekimenaren deskribapena
- Sustatzaileen esperientziari eta helburuari buruzko aipamena
- Deskribapen teknikoa
- Geografia-kokapena
- Ekonomia- eta finantza-egitura
- Giza baliabideen organigrama
- Lege-egitura
- Eskainiko den produktuaren edo zerbitzuaren definizioa
- Deskribapena
- Zer beharri erantzungo dion
- Nolako aldeak dituen konpetentziako produktuekin
- Merkaturatuko den produktu edo zerbitzuaren gain inolako eskubiderik ba al dagoen
- Merkataritza-alderdien plangintza egitea
- Merkatu-analisia. Merkatu-azterketa
- Marketing-plana
- Banaketa-sareak finkatzea
- Erosketa-plana
Enpresa Txikiaren eta Ertainaren Politikagintzako Zuzendaritza Nagusiak tresna interaktiboa eskaintzen die erabiltzaileei, enpresa-plana [ES] jolasa balitz bezala egiteko.
- Kontuan hartu beharreko faktoreak:
- Bazkide kopurua
- Kapital sozialaren zenbatekoa
- Sortzeko baldintzak
- Zerga-betebeharrak
- Gizarte Segurantzako erregimena
- Lan-kontratazioa
- Hirugarrenekiko erantzukizuna
Forma juridiko motak, ezaugarri partikularren arabera